- Domeinua consorciodeaguas.eus Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren titulartasunekoa da. Udalaz gaindiko tokiko erakunde publikoa da, IFK: P-4800005C. Helbide soziala: San Vicente kalea 8, Albia I eraikina, 48001 Bilbo (Bizkaia).
- Webgune hau erabiltzaile guztien eskura jartzen da, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren jarduerari buruzko informazio orokorra helarazteko, bai eta haren zerbitzu eta kudeaketa propioei buruzkoa ere.
- Webgune hau erabiltzeak esan nahi du baldintza orokor hauek erabat onartzen direla erabiltzailea bertara sartzen den egunean argitaratuta dagoen bertsioan. Aurrekoa ulertu behar da webguneko eduki edo zerbitzu batzuei aplikatzen zaizkien baldintza partikularrei kalterik egin gabe.
- Ondorioz, lege-ohar honetan ezarritako baldintzekin ados ez bazaude, ez duzu webgune hau erabili behar, hori egiten duen edozein erabilerak webgunearen terminoak erabat eta berariaz onartzea baitakar.
- Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak webgune honetan argitaratutako informazioa eta edukiak zehatzak eta doiak izan daitezen saiatzen da, eta, beraz, eguneraketak ahalik eta azkarren egiten dira. Hala ere, ez da bermatzen akatsik ez dagoenik, ezta informazioa eta edukiak etengabe eguneratuta daudenik ere.
- Webgunean ematen den informazioa orientagarria baino ez da, eta ez da loteslea izango Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan jarraitzen diren administrazio-prozedurak ebazteko. Prozedura horiek aplikagarri zaizkien legezko edo erregelamenduzko arauen mende daude.
- Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak edozein unetan aldatu, zuzendu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu argitaratutako edukiak, aurkezpena eta konfigurazioa, baita webgunearen diseinua ere, aldez aurretik jakinarazi gabe eta webgune honetan argitaratutako informazioa eguneratu edo egokitzeko, eta, beraz, gomendatzen da beti iturri ofizialetara joz egiaztatzea horien indarraldia edo zehaztasuna.
- Web guneak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren jarduerari aplikatu beharreko araudia argitaratuko du. Hala ere, jakinarazten da aldizkari ofizialen edizioetan argitaratutakoak bakarrik hartzen direla lege-testu ofizialtzat.
- Webgune honek Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren jarduerarekin zerikusia duten eta erabiltzailearentzat interesgarritzat jotzen diren beste webgune batzuetarako sarbidea errazten du, zuzenean edo zeharka, kanpoko esteken edo loturen bidez. Hala ere, kanpoko webgune horiek ez dira Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarenak, eta, beraz, partzuergoak ez du haren edukia berrikusten, eta ez da haren erantzule egiten, ezta webgune horietara sartzeak edo horiek erabiltzeak eragin ditzakeen kalteen edo galeren erantzule ere.
- Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa ez da webgune honetarako estekak edo loturak dituzten kanpoko webguneen erantzule.
- Webgune honetan sartzea eta hura erabiltzea erabiltzailearen erantzukizuna da soilik. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak ez du erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo argitaratutako edukiak erabiltzeak eragin ditzakeen kalte eta/edo galerengatik.
- Erabiltzaileak ez du erabiliko instalatuta egon daitekeen edozein babes-gailu edo segurtasun-sistema ezabatu, aldatu, saihestu edo manipulatu dezakeen bitartekorik, baldin eta webgunea eta/edo haren edukiak arriskuan, kaltetzen edo erabilezin bihurtzen baditu.