Irisgarritasuna

Irisgarritasuna

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa (BBUP) https://www.consorciodeaguas.eus atariko edukien garapen, mantentze eta segurtasunaren arduraduna da, Informazioaren Gizartea Sustatzeko Neurriei buruzko 56/2007 Legean adierazitakoari jarraituz, eta A/AA mailako eskakizun guztiak betetzen ditu. 2019an, UNE-EN 301549:2019 araua argitaratu zen Espainian, zeinak WCAG 2.1 jarraibide berriak betetzeari eragiten baitio. Testuaren tamaina Letra-tamaina erlatiboak erabili dira. Hala, erabiltzaileak aldatu nahi badu, bere esploratzailearen testu-tamainaren aukeren bidez hautatu ahal izango du; oro har, Ktrl+ handitzeko izaten da, Ktrl- murrizteko. Nabigatzeko laguntzak
  • Logotipoak beti hasierako orriarekin lotzen du.
  • Menu nagusia uneoro dago ikusgai.
  • Web-orri multzo baten barruan web-orri bat aurkitzeko ibilbide bat baino gehiago eskaintzen dira: menua, nabigazio-hariak, oina eta bilatzailea.
  • Informazioa egituratuta, behar bezala markatuta eta hierarkizatuta dago, edukietan erraz eta intuizioz nabigatu ahal izateko.
Eduki ez-irisgarriak Webgunean mota hauetako eduki ez-irisgarriak aurki daitezke: 1112/2018 Errege Dekretuarekin bat ez etortzea Puntualki, 1112/2018 Errege Dekretuarekiko bat ez etortzeak gerta daitezke, kasu hauetan:
  • Testuak ez diren eduki batzuek ez dute testu-alternatibarik, edo alternatiba ez da egokia [UNE-EN 301549:2022 araua, «9.1.1.1 Testuak ez diren edukiak» eskakizuna].
  • Audioa duten bideo batzuek ez dute azpititulurik, transkripziorik eta audiodeskribapenik [UNE-EN 301549:2022 araua, 7.1.5, 9.1.2.1, 9.1.2.2, 9.1.2.3, 9.1.2.5, 7.2.1 eta 7.3 eskakizunak].
  • Orrietako informazioa, eduki-loturak eta osagai guztien izena, funtzioa eta balioa islatzen duten etiketa semantikoen erabileran akatsak daude [UNE-EN 301549:2022 araua, 9.1.3.1 eta 9.4.1.2 eskakizunak].
  • Egoerari buruzko mezu batzuk ez zaizkie laguntza-produktuen erabiltzaileei iragartzen [UNE-EN 301549:2022 araua, «9.4.1.3 Egoerari buruzko mezuak» eskakizuna].
  • Kolorearekin, kolore-kontrastearekin eta informazioa transmititzeko kolorearen erabilerarekin lotutako akatsak daude [UNE-EN 301549:2022 araua, 9.1.4.1, 9.1.4.3, 9.1.4.11 eskakizunak].
  • Orri batzuetan testuaren tamainarekin eta zoom eginez pertsonalizatzeko aukerarekin lotutako akatsak daude [UNE-EN 301549:2022 araua, 9.1.4.4, 9.1.4.10, 9.1.4.12 eskakizunak].
  • Orri batzuetan teklatu bidezko nabigazioa hobetu daiteke [UNE-EN 301549:2022 araua, 9.2.1.1, 9.2.4.3, 9.2.4.7 eskakizunak].
  • Baliteke atariko esteken, jarraibideen, goiburuen edo etiketen helburua ez izatea beti behar bezain deskriptiboa edo sendoa erabiltzaile guztientzat, eta akatsak ez dira behar bezala identifikatzen [UNE-EN 301549:2022 araua, 9.2.4.4, 9.2.5.2, 9.2.4.6, 9.3.3.1, 9.1.3.5, 9.3.3.2 eskakizunak].
  • Euskarazko eduki batzuen hizkuntza ez dago behar bezala etiketatuta [UNE-EN 301549:2019 araua, «9.3.1.2 Zatien hizkuntza» eskakizuna].
  • Ofimatikako artxibo batzuek ez dituzte irisgarritasun-baldintza guztiak osorik betetzen.
  • Web-orriren batean edizio-akats puntualak egon daitezke.
Karga neurrigabea Multimedia-edukia. Edukia ez da sartzen aplikatu beharreko legeriaren eremuan
  • Webguneak irisgarritasun-baldintza guztiak betetzen ez dituzten ofimatikako fitxategi batzuk izan ditzake.
  • Webguneak BBUPk garatu ez dituen eta bere kontrolpean ez dauden hirugarrenen osagaiak ditu, eta baliteke horiek irisgarritasun-baldintza guztiak osorik ez betetzea.
Horregatik guztiagatik, atari honetako edozein dokumentu edo orrirekin zailtasunen bat baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan atari honetako harremanetarako formularioaren bidez. Hala, haietan beharrezko aldaketak egingo ditugu, informazioak irisgarritasun-baldintza egokiak betetzeko zuzenketak eginez. Eguneratzea eta estandarrak Irisgarritasuna errazteko neurri hauek hartu dira:
  • Gailu anitzetara egokitzea.
  • Edukia eta aurkezpena estilo-orrien bidez bereiztea, CSS3 erabiliz.
  • Testua ez den edukiaren testu-alternatibak. Apaingarriak ez diren irudietan testu alternatibo bat sartu dugu.
  • Testuaren tamaina unitate erlatibotan definituta dago, erabiltzaileek aldatu ahal izan dezaten. Horretarako, nabigatzaileko ohiko testu-tamainaren kontrolak erabili behar dituzte.
  • Edukian teklatuaren bidez nabiga daiteke, teklak sakatzeko denbora-muga espezifikorik gabe.
  • Esteketan fokua ikustea.
  • Pdf gisa deskarga daitezkeen fitxategien formatuak identifikatzea.
  • W3C-ren estandarren erabilera: HTML 5, CSS 3.0, WAI AA.