Pribatutasun politika

DATU PERTSONALEN BABESA.

Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera (DPBEDBLO), jakinarazten dizugu tratamenduaren arduraduna Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa dela, harremanetarako datu hauekin:
  • Helbidea: San Vicente kalea, 8. zk., Albia I eraikina, 48001 Bilbo (Bizkaia).
  • Telefono zk.: 94 487 31 00.
  • IFK P4800005C.
  • Datuak Babesteko ordezkariaren posta elektronikoa: dpd@consorciodeaguas.eus.
  Tratamenduaren helburua da hornidura- eta saneamendu-zerbitzuak kudeatzea erabiltzaileekin, bai eta zerbitzu horiengatik interesa duten pertsonei kobratzeko kudeaketa-prozesu osoa ere, horien bilketa eta erreklamazioak barne. Gainera, erakundeari eta haren jarduerei buruzko informazio instituzionala bidaltzea. Datuak administrazio-jardueran zehar tratatuko dira, eta tratamenduaren ondoriozko erantzukizun juridikoen arabera gordeko dira, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentu Kudeaketa Integralari eta Dokumentu Ondareari buruzko ekainaren 23ko 5/2022 Legearen arabera ere. Tratamenduaren oinarri juridikoak honako hauek dira:
  • Apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1.e) artikuluaren arabera (DBEO), interes publikoaren alde edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak gauzatzearen alde egindako misioa betetzeko beharra. Eginkizun hori honako hauen babespean egingo da:
    • 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.
    • 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena.
    • Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren estatutuak.
    • Hornikuntza Zerbitzuaren Ordenantza.
    • Saneamendu Zerbitzuaren Ordenantza.
    • Ordenantza fiskala.
  • Adostasuna, DBEOren 6.1.a) artikulua.
  • Legezko betebeharrak betetzea, DBEOren 6.1.c) artikulua.
  Baimenean oinarritutako tratamenduen kasuan, erabiltzaileak ez du datuak emateko betebeharrik, baina hala egin ezean, ezin izango dugu zerbitzua mantendu. Datu pertsonalen hartzaileak honako hauek izan daitezke: Bizkaiko Foru Ogasuna, epaitegiak eta auzitegiak, Eusko Jaurlaritza, Uraren Euskal Agentzia – URA, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, partzuergoko udalak eta finantza-erakundeak. Ez dago aurreikusita datuen nazioarteko transferentziarik.
Interesdun zaren aldetik, zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta datuen tratamendua mugatzeko edo horren aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu, posta bidez, helbide honetara: Zerbitzu Juridikoen eta Pertsonen Zuzendaritza, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Done Bikendi kalea 8, Albia I eraikina, 48001 Bilbo (Bizkaia), edo, bestela, erregistro elektroniko bidez, herritarraren atarian.   Zure datu pertsonalak behar bezala tratatu ez direla uste baduzu, erreklamazio bat egin dezakezu Kontrol Agintaritza eskudunaren aurrean:   Datuak Babesteko Euskal Agintaritza: Beato Tomás de Zumárraga kalea, 71, 3. solairua 01008 Gasteiz Tel. + (34) 945 016 230- Faxa. + (34) 945 016 231 Helbide elektronikoa: avpd@avpd.eus   Datuen jatorria interesduna bera eta/edo partzuergoko udalak izan daitezke. Datu pertsonalen kategoriak honako hauek izango dira:
  • Identifikatzaileak: Izen-abizenak, posta-helbidea, NAN/IFZ/AIZ, posta elektronikoa, telefonoa, irudia, erabiltzailea, pasahitza, langileen erregistro-zenbakia, ahots-grabazioak.
  • Ezaugarri pertsonalak: Sexua.
  • Gizarte-inguruabarrak: Ondasunak eta jabetzak.
  • Ekonomiko-finantzarioak: Jardueren eta negozioen datuak, kontu korrontea, kontsumo-datuak eta tasak, DSBE.
  • Administrazioko arau-hausteei buruzko datuak.
  Eskatzen zaizkion datu pertsonalak betetzen ez badira edo partzialki betetzen badira, ezingo zaio eskaerari erantzun. Zure datu pertsonalen edozein aldaketaren berri emateko eskatzen dizugu, gure fitxategietako informazioa une oro eguneratuta egon dadin eta akatsik izan ez dezan. Jakinarazten dizugu zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta baimenik gabe datuak aldatzea, galtzea, tratatzea eta/edo eskuratzea saihesteko beharrezkoak diren segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak ezarrita daudela, DBEOren 24. eta 25. artikuluetan eta DPBEDBLOren 28. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.